Apirileko udalbatzarreko gaien artean, 2025eko aurrekontuaren likidazioa
Hilaren 29an egingo da udal osoko bilkura, 18:00etan.
Apirileko udalbatzarreko gai azpimarragarriak hiru izango dira. Arraguako osasun zentroaren inguruko eremuaren plan berezia behin betiko onartuko da, behin-behinean ikusgai egon eta hari alegazioak egiteko epea amaituta. Urriaren 1ean industriaguneetako hondakinen bilketa eta kudeaketa udalak bere gain hartzeko, Garbitania Zero Zabor S.L.rekin lankidetzarako esparru-hitzarmena onartu eta hondakinak biltzeko enkargua egingo zaio. Hirugarrenik, 2025eko aurrekontuaren likidazioaren berri emango da.
Hamabi puntuko gai-zerrenda
18:00etan hasiko da apirileko udalbatzarra eta hamabi puntuko gai-zerrenda izango da aztergai:
- Aurreko batzarrari dagokion akta onartzea
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako Administrazioen eremuan bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamenduaren aldaketa onartzea
- Oiartzungo udalerria tentsio handiko bizitegi-merkatu eremu deklaratzeko prozeduraren memoria osatzea
- Arraguako ARR-1A eremuko Plan Berezia behin betiko onartzea
- Oiartzungo zerbitzu anitzeko Landetxe udal eraikineko taberna-jatetxea zerbitzu emakida bidez kudeatzeko kontratuari dagokion zorren zuzenketa eta bermea itzultzea
- GARBITANIA S.L.ri., bitarteko propioa izendatuta izan den aldetik, Oiartzungo jarduera ekonomikoetarako sailkapena duten hirigintza eremuetan hiri-hondakinekin parekaturiko hondakinak biltzeko enkargua egitea
- Lankidetzarako esparru-hitzarmena onartzea: GARBITANIA ZERO ZABOR S.L. eta Oiartzungo Udalak egin beharreko jarduera-enkarguen araubide juridikoa arautzen duena
- 2026/01 kreditu aldaketaren onarpenaren berri ematea
- 2025eko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea
- Lokal baten erabilera etxebizitzara aldatzeko obrak egiteko proiektuari sortutako 2025. urteko likidazioa baliogabetzea
- Beste organoen jardueraren jarraipena
- Eskari-galderak
Gehigarriak