Martxan da 2026ko Xanistebanetako kartel lehiaketa

Maiatzaren 29a bitarte aurkeztu daitezke proposamenak.

Oiartzungo Udaleko kultura batzordeak aurtengo Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan jarri du, herriko festa nagusiak iragartzeko kartel onena hautatzeko. 44 proposamen jaso ziren iaz, eta Jai Batzordeak sarituei zorionak eta parte-hartzaile guztiei eskerrak eman zizkien egindako ahalegin, ekarpen eta lanengatik.

Lehiaketan edonork parte har dezake, eta nahi beste lan aurkez daiteke. Teknika librea da (argazkia, pintura, collage…). Lan guztiek ezinbesteko bi baldintza bete beharko dituzte: “XANISTEBANAK 2026” leloa agertzea, eta 70x50cm-ko kartela izatea. Gainera, kartelak izenik gabe aurkeztu behar dira eta kartazal itxi bat entregatu beharko da aparte, egilearen datuekin. (Ikusi 2026ko Xanistebanetako kartel lehiaketaren oinarri guztiak).

Bost sari

Lan onenentzat sari ezberdinak egongo dira:

  • Irabazleak 600 euro jasoko ditu.
  • Lehen oiartzuarrak 300 euroko akzesita eskuratuko du. Irabazlea oiartzuarra bada, sari hau bigarren oiartzuarrari emango zaio.
  • Saririk jasotzen ez duten bi original onenei 50 euroko laguntza emango zaie.
  • Haur eta gaztetxoen artean, 100TZE Sormen Espazioko urtebeteko doako matrikula zozketatuko da.

Oiartzungo Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan aurkeztu beharko dira proposamenak. Maiatzaren 29a izango da horretarako azken eguna. Aurkezten direnen artean herriko Jai Batzordeak aukeratuko du festak iragarriko dituen kartela zein izango den, baita beste sariak zeinentzat izango diren ere.