Aurten ere, egin errenta aitorpena euskaraz!

Bi lagunentzako otordua zozkatuko dute aitorpena euskaraz egiten duten zergadunen artean.

2025eko errenta aitortzeko kanpaina martxan jartzear, Errenteriako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo Udalek errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin diete eskualdeko zergadun guztiei eta, bidenabar, ogasunarekin harremana euskaraz izatera ere animatu dituzte.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko, Gipuzkoako Foru Ogasunetik iristen den autolikidazio proposamena onartzerakoan hizkuntza hauta daiteke. Aitorpena internetez edo modu mekanizatuan ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egiten denean ere, euskaraz egin daiteke hizkuntza hautatuz nahiz langileari adieraziz.

Urtez urte gero eta gehiago dira errenta euskaraz egiten duten Oarsoaldeko herritarrak eta baita administrazio publikoekin euskaraz egitea erabakitzen dutenak ere.

Oarsoaldeko lau udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, bi lagunentzako otordu bana zozkatuko dute herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiten duten zergadunen artean. Zozketan parte hartzeko bide ezberdinak jarri dituzte:

Gehigarriak

Aurten ere, egin errenta aitorpena euskaraz!