Urteko batzarra larunbat honetan izango da.
Urtean zehar hainbat lan-saio egiten ditu Goilarrek, Oiartzungo abeltzainen ordezkariek, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorlur erakundeko teknikariek osatutako programak. Bilera horien bidez, herriko mendietan dauden beharrak aztertu eta horiei erantzuteko kudeaketa lanak bideratzen dituzte. Urte hasieran elkartu ohi dira datozen hilabeteetako jardunak planifikatzeko, eta oraingoan, larunbatean (hilak 17), 2026ari begirako lanak zehazteko bilduko dira.
Topaketa Udaletxeko pleno aretoan egingo dute, eguerdiko 12:00etan. Bertan, teknikariek 2025ean mendiko larreetan egindako esku-hartzeen berri emango dute, eta ondoren, parte-hartzaileen artean 2026rako beharrak aztertu eta lehentasunak finkatuko dituzte. Udalak herriko abeltzain guztiak gonbidatu ditu bilerara joatera eta ekarpenak egitera.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika