Hamaika aztergai biharko udalbatzarrean

Azaroko plenoa izango da bihar, asteazkena, 18:00etan.

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da bihar, azaroak 26, 18:00etan hasita. 2026an jarriko dute begirada udal ordezkariek, eta hurrengo urtearen antolaketarekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte.

Gai ordena:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. 2026rako Zerga Ordenantzaren aldaketa.
  3. 2026ko Aurrekontu Orokorra.
  4. 10. Kreditu aldaketaren onarpena.
  5. 2026 urteko araugintza plana.
  6. Oiartzun Erregimen Bereziko Eremura atxikituko 2026ko egutegia osatzea.
  7. Musika-eskola zerbitzu publiko berriaren ezarpena. Behin betiko onarpena
  8. Berri ematea: 2025-KALD-000009-00 kreditu aldaketaren onarpena.
  9. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  10. EAJ/PNV, Udalak Israelekin duen erlazioarekin inguruko galdera.
  11. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Hamaika aztergai biharko udalbatzarrean