Hamahiru puntu jorratuko dituzte urriko udalbatzarrean

Bihar egingo dute ohiko bilkura, 18:00etan.

Hileko azken asteazkenetan egin ohi duten moduan, urriko udal osoko bilkura izango da bihar. 18:00etan bilduko dira hautetsiak pleno aretoan, 13 gai hauek lantzeko:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Udalaren artean etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko lankidetza-hitzarmenaren luzapena.
  3. Bide edo zoru publikoan terrazak jartzea arautzen duen udal-ordenantza. Hasierako onarpena.
  4. Klima eta energiaren aldeko Alkatetzen Itunera atxikitzea.
  5. Altzibarko gune estalirako urte anitzeko kredituaren onarpena.
  6. Oiartzungo Elorsoro Kiroldegia, Madalensoro Pilotalekua eta Udako Igerilekua udal instalazioen zerbitzu kontratuaren bigarren luzapena.
  7. 2025-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 2. Aldaketa. Hasierako onarpena.
  8. Bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko zerbitzuaren 2026. ekitaldiko tarifak onartzea
  9. Berri ematea. 2025-KALD-000006-00 Kreditu Aldaketa.
  10. Berri ematea. 2025-KALD-000007-00 Kreditu Aldaketa.
  11. Berri ematea. 2025-KALD-000008-00 Kreditu Aldaketa.
  12. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  13. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Hamahiru puntu jorratuko dituzte urriko udalbatzarrean