Udazkena eskaintza zabalarekin dator.
Herriko elkarteek eta Udalak elkarlanean osatzen duten agenda urrian ere ekintza askorekin dator. Udazkenean izaten diren klasiko batzuetatik hasi eta bestelako batzuk gozatzeko aukera izango da hilabete guztian zehar.
Etxeetara iritsi den agendan ageri ez diren zenbait deialdi gehigarri ere egongo direla azaldu dute Udalak eta herriko eragileek. Larunbat honetan, esaterako, HemenGuk azoka izango da goizean Doneztebe plazan, eta garagardo jaia Iturriotzen arratsaldean. Hurrengo larunbaterako, hilak 11, Elizalde Herri Eskolak Kategoriko Bertso Bazkaria antolatu du 14:00etatik. Alaia Martin, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Joanes Illarregi bertsolariak arituko dira hamargarren edizio honetan.
Urriaren 11tik azaroaren 2ra Euskal Eskultura Bizirik erakusketa antolatu dute Pagoartek, Eskuahaldunak eskultoreen elkarteak eta Abaraxkak. Euskal eskultura ezagutzera eman eta eskultura irakurtzeko bideak landu nahi dituzte, ikuslearengana eskultura eta artea hurbilduz. 11n inauguratuko da, 12:00etan San Juan Kaperan.
Gainontzean, adin eta gustu ezberdinetarako ekintzak ez dira faltako: garagardo azoka, Ondare Jardunaldiak, Kirol Astea, hilabete bukaeran Gau Beltza...
Ikusi hemen urriko agenda.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika