Arkitektura ardatz aurtengo Ondare Jardunaldietan

Larunbat honetan emango diote hasiera egitarauari.

Ondare Jardunaldiak zazpigarrenez burutuko dira aurten herrian. Oiartzungo Udalak eta Ondarearen Mahaiak herriko ondarea eta historia ezagutzera emateko antolatzen dituzten jardunaldiak arkitektura izango dute ardatz aurtengoan.

Guztira, lau egunetako egitaraua prestatu dute, urriaren 4ean hasi eta azaroaren 8an amaituko dena. Peña Gantxegiren herriko ondarea ezagutzeko, baserriak artearen esparrutik aztertzeko edota elizako erretaulak arakatzeko aukera izango da aurtengoan.

Izen emateak ouke08@oiartzun.eus helbidera idatzita egin behar dira.

EGITARAUA:

  • Urriak 4, larunbata: Peña Gantxegiren ondarea Oiartzunen. Arkitektura garaikidea: herrian zehar. (11:00etan Pleno Aretoan)
  • Urriak 25, larunbata: Arkitektura eskulturaren menpe. Oiartzungo elizako erretaulak. (10:00etan Elizan). *Euskaraz
  • Urriak 30, osteguna: Transmisioaren arkitektura hedatuak. Baserria artearen esparrutik aztergai. Onintza Etxebeste Lirasen aurkezpena. (18:30ean Areto Nagusian).
  • Azaroak 8, larunbata: Arkitektura eskulturaren menpe. Oiartzungo elizako erretaulak.  12:00etan Elizan.  *Euskaraz eta gazteleraz.

Argazkian, Nora Velez del Burgo zinegotzia eta Elena Zalakain Ondarearen Mahaiko kidea.

Gehigarriak

Arkitektura ardatz aurtengo Ondare Jardunaldietan