Ugaldetxoko festak direla eta afekzioak izango dira Lurraldebuseko linean

Larunbat gauean eta igande goizean izango dute eragina.

Asteburuan ospatuko diren Ugaldetxoko festak direla eta, aldaketak eta errepide mozketak egongo dira auzoan. Ondorioz, Lurraldebuseko autobusen ibilbidean aldaketak egongo dira zenbait momentutan.

Bihar gaueko kontzertuak direla eta baliteke gaueko 21:00etatik igandeko goizeko 07:00etara errepidea moztuta egotea, Matteoko bidegurutzetik Juansendo etxera arte. Ondorioz, autobus linea bertan hasi eta bukatuko da eta ordu tarte horretan ez du Oiartzungo ohiko bira egingo.  Lehenengo eta azken geldialdia Juansendon (Aristegi Etxadian) izango da. Dena den, errepidea erabilgarri dagoela ikusiko balitz, udaltzainek ahalbidetuko dute autobusa bertatik pasatzea eta ohiko ibilbidea egitea.

Igandean herri krosa egongo da eta  10:00etatik 12:00etara errepidea moztuko da, Matteoko bidegurutzetik Juansendora eta baita Rafael Pikabea hiribidea ere. Ondorioz,  autobusak Talaian izango du lehen eta azken geldialdia.

Gehigarriak

Ugaldetxoko festak direla eta afekzioak izango dira Lurraldebuseko linean