Ostiralean hasiko dituzte festak Gurutzen

Gaueko Xorrola zerbitzua egongo da hilaren 13an.

Gurutzeko Jai Batzordeak dena prest du etzi auzoko festei ekiteko. Bi asteburuko egitaraua antolatu dute. Truk txapelketa eta erretiratuen bazkaria izango dira hurrenez hurren ostiral eta larunbat honetan. Bigarren astebururako beroketa izango da, orduan egingo baitituzte ekintza gehienak.

Hilaren 13a izango da egun konpletoena. Tortila eta tomate txapelketak, auzo bazkaria, jolasak, kontzertuak… Primerako giroa egongo da eta eguna eta gaua luzatu egingo direla aurreikusirik, gainontzeko auzoetatik Gurutzera joango direnei etxerako buelta errazteko Xorrola zerbitzu berezia eskainiko du Udalak. 00:00etatik 04:00etara, orduro Gurutzen abiatu eta auzo guztietara joango da.

Egitaraua:

  • Irailak 5, ostirala:
    • 22:00etan: XVIII. Truk Txapelketa. Prezioa: 15 euro bikoteko.
  • Irailak 6, larunbata:
    • 14:00etan: Auzoko erretiratuen bazkaria, auzokideekin batera.
  • Irailak 12, ostirala:
    • 19:00etan: Festen hasiera, bertsolari gazteen laguntzarekin. Egiar Otegi, Kattalin Arabolaza eta Peru Alijostes.
    • Txupina bota ondoren, erraldoien eta buruhandien kalejira, Oidultz dultzaineroek lagunduta.
    • 20:00etan: Elkarretaratzea. Jarraian, poteoa (mokaduak auzoaren kontura).
    • 21:00etan: Afaria pilotalekuan. Janaria norberak eraman behar du.
    • 22:00etan: Kantaldia, Maddi eta Joxeanekin.
    • 22:30ean: Mikro irekia.
  • Irailak 13, larunbata
    • 11:00etan: III. Sagardo Lehiaketa.
    • 11:00etan: Txalaparta tailerra, Ttukuttun taldearen eskutik.
    • 11:30ean: XIII. Tortilla Lehiaketa. Tokian bertan egingo dira tortillak, eta osagaiak auzoak jarriko ditu. Tresnak, sua eta gainontzekoak etxetik eraman beharko dira.
    • Jarraian, Etxeko Tomate Lehiaketaren lehen ekitaldia.
    • 13:00etan: Toka txapelketa.
    • 14:00etan: Auzo bazkaria.
    • 17:00etan: Guztiontzako jolasak.
    • 21:00etan: Afaria, janaria norberak eramanda.
    • 22:00etan: Musika jaialdia: ProtoKadaver, Loraze eta Lukiek. Ondoren, txosna musikatuarekin gaua alaituko dute.

Gehigarriak

Ostiralean hasiko dituzte festak Gurutzen