Amaiera aparta!

Ikusi abuztuak 6ko argazkiak.

Bukaera itzela izan dute 2025eko xanistebanek. Aurreko egunetan bezala, jendetza ibili zen atzo ere elkarrekin festan. Sei egun izan dira aurten, normalean baino bat gehiago, eta hala ere ederki zukutu dute egitaraua oiartzuarrek, lehenengo ekintzatik azkenera arte.

Asteartean gazteek hasitako uholde laranjari segida eman zioten atzo ia 700 lagunek Arkume Jatean. Haur eta gaztetxoek ere gozatu ederra hartu zuten jolas-parkean.

Hemen azken eguneko argazkiak.