Primerako giroa Baserritar Egunean
Ikusi abuztuak 4ko argazkiak.
Plazan eta inguruko kaleetan ezin kabitu ibili ziren atzo, Baserritar Egunean. Izan ere, Xanistebanetako egunik konpletoena izan zen, ekintza kopuruari dagokionez behintzat. Bapo bazkaldu zuten 360 jubilatuk Madalensoron, Udalak eskainitako otorduan. Gero ederki ibili ziren Modestorekin dantzan. Bazkari feministan 110 lagun elkartu ziren eta panteren jaitsiera ronroneatzailearekin aparteko giroa izan zen herrian. Ikusi hemen abuztuak 4ko argazkiak.
Jaien ekuatorea pasata, gazteak izango dira gaur protagonista. 739 gazte elkartuko dira gaur bazkaldu, jolasean ibili eta ongi pasatzeko. Beste hainbat deialdi ere izango dira. Abuztuak 5eko egitaraua:
- Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
- Goizeko 11:00etan Oiartzungo HERRI MUSIKA ESKOLAKO musikarien kale-buelta, Done Eztebe Plazatik abiatuta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
- Goizeko 11:00etan: TOKA JOKOA Landetxeko atarian 18 urtetik gorako oiartzuarrentzat. Izen ematea egun berean, Gazte Izanak-en lokalean 11:00etatik 12:00ak arte. Antolatzailea: Gazte Izanak Elkartea.
- Eguerdiko 11:45ean: BERTSO JAIALDIA, txosnagunean. Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Oihana Arana bertsolariekin (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan). Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
- Eguerdiko 12:30ean: KANTU KANTARI. Kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena. Denak gonbidatuta! Antolatzailea: Lartaun Abesbatza.
- Eguerdiko 13:00etan: GAZTE TXUPINAZOA, Txosnagunean. Antolatzaileak: Biyurrienea.
- Eguerdiko 13:30ean: GAZTEEN BAZKARIA, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Biyurrienea.
- Arratsaldeko 16:00etan: Haur mailako banakako 25. XAKE LEHIAKETA, Madalensoron. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- Arratsaldeko 18:00etan: TXOKO JOLASAK, Arizmendienean hasita. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- Arratsaldeko 18:00etan: 33. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat Landetxe Kultur Aretoan. Gipuzkoa osoko dantzariak, 15 urtetik beherako neska-mutilak, Lartaun Txistulari Taldearen doinuekin dantzan. Antolatzailea: Aldeguna Elkartea.
- Arratsaldeko 18:00etan: 3INDARROK Elektrotxarangak gidatutako POTEOA tabernaz taberna. Antolatzaileak: Biyurrienea.
- Jarraian: Gazte eguneko jolasak Txosnagunean. Antolatzaileak: Biyurrienea.
- Arratsaldeko 19:30ean: DANTZA BILERA, Landetxe Plazan (eguraldi txarra bada, Kontzejupean). Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
- Gaueko 21:00etan: DISKOBERRI festa, Landetxeko aretoan, gaztetxoentzat. Antolatzaileak: Haurtzaro Ikastola.
- Gaueko 22:30ean: Dantzaldia, Done Eztebe Plazan, PATXI PEREZ. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
- Gaueko 24:00etan: FIFI eta FEFA, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
Gehigarriak