Xanisteban Egun jendetsua

Ikusi abuztuak 3ko argazkiak.

Herriko jai egun nagusian jendetza ibili zen atzo. Goizetik gauera, lepo egon ziren herriko plaza eta inguruak. Aurten ere txiki gelditu zen Madalensoro pilotalekua Sokatira Txapelketan auzo denak animatzeko. Ikusi hemen abuztuak 3ko argazki guztiak.

Gaur Baserritar Eguna izango da eta hamarnaka ekintza prestatu dituzte. 360 jubilaturi bazkari goxoa eskainiko die Udalak 14:00etan. Gainera azoka, zaharren egoitzara bisitaldia, sagardo lehiaketa, bazkari feminista, bertso saioa, herri kirolak, dantza emanaldiak, danborrada eta beste hainbat proposamen izango dira. Hemen abuztuak 4ko egitaraua:

  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 10:00etan: HemenGuk, Oiartzungo PRODUKTUEN AZOKA, Doneztebe plazan. Bertako eta sasoiko produktuen azoka. Antolatzaileak: HemenGuk.
  • Goizeko 10:30ean: IDI DEMAren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko. Federatuak izango dira. Antolatzailea: Oiartzungo Idiyazaleak Elkartea.
  • Goizeko 11:00etan: ZAHARREN EGOITZARAKO BISITALDIA, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, Lartaun Txistulari Taldearekin eta trikitilariekin. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Goizeko 11:00etan: Oiartzungo ERRALDOIEN kale-buelta, Doneztebe plazatik abiatuta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Eguerdiko 11:50ean: Inaxio Uharte 24. SAGARDO LEHIAKETAren hasiera, Doneztebe plazan. Herriko sagardoa dasta eta balora ezazu edalontzia erosiz! Antolatzailea: Ibargain Elkartea.
  • Eguerdiko 12:00etan: Oidultz DULTZAINA TALDEAren kale-bueltak Zaharren Egoitzatik abiatuta. Antolatzailea: Oidultz Dultzaina Taldea.
  • Eguerdiko 12:00etan: LIBREKO BERTSO SAIOA Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin, Doneztebe Plazan. Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
  • Eguerdiko 13:30ean: Inaxio Uharte 24. SAGARDO LEHIAKETAren sari banaketa, Done Eztebe plazan.
  • Eguerdiko 14:00etan: Oiartzungo Udalak BAZKARI GOXO BAT ESKAINIKO DIE HERRIKO ERRETIRATUEI, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi duenak dantza egin dezan.
  • Eguerdiko 14:30ean: BAZKARI FEMINISTA, Eliza ondoan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Arratsaldeko 14:30ean: Oiartzungo HAURREN JOKO GARBI eta PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiartzungo Eskola Kirola.
  • Arratsaldeko 16:00etan: EUSKAL PILOTA EGOKITUko erakustaldia, Kontzejupean. Antolatzailea: Mindara Elkartea.
  • Ondoren: Binakako PALA TXAPELKETAren finalak, Kontzejupean. 17:00 neskak; 17:30 gazteak; 18:00 herrikoia; 18:40 irekia eta 19:30 neskak. Antolatzaileak: Girizia Pilota Saila eta Txost.
  • Arratsaldeko 17:00etan: HELDUEN TAILERREN 26. ERAKUSKETA (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, joste-lanak, pachwork, altzari-berritzea, eta abar), Done Eztebe Plazan. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak.
  • Arratsaldeko 17:00etan: IDI DEMAren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan.
  • Arratsaldeko 17:00etan: BINGO MUSIKATUA Eliza ondoan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Arratsaldeko 18:00etan: PANTEREN JAITSIERA RONRONEATZAILEA OIARTZUNGO PANTEREKIN, Eliza ondotik abiatuta. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Arratsaldeko 18:30ean: KOTONDARRAK TXONTXONGILO IKUSKIZUNA Anita Maravillas konpainiaren eskutik, 5 urtetik gorako haurrei zuzendua, Landetxe Kultur Aretoan. Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
  • Arratsaldeko 18:45ean: OLARRI Oiartzungo Dantza Taldearen saiotxoa, Landetxe plazan.  Antolatzailea: Olarri Dantza Taldea.
  • Arratsaldeko 19:00etan: HERRI KIROLEN JAIALDIA, Haurtzaro Ikastolan. Aizkolariak eta Harri-jasotzaileak. Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea
  • Arratsaldeko 19:00etan: MARUXA TRAVESTI SHOW Txosnagunean. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Gaueko 21:00etan: GOI-MAILAKO PILOTA PARTIDAK, Madalensoro Pilotalekuan. Eskuz binaka neskak eta mutilak. Antolatzaileak: Oiarpe K. E.
  • Gaueko 22:00etan: GERO AXULAR dantza taldearen IKUSKIZUNA, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea.
  • Gaueko 22:30ean: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan: ALDAPEKO BASQUE LATIN JAZZ. Antolatzaileak: Musika Batzordea
  • Gaueko 22:30ean: Musika Jaialdia, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batozordea.
    • THE PURPLES
    • ALARMA MOREA
    • SUKENA
  • Gaueko 23:00etan: HELDUEN DANBORRADA, Oiartzungo kaleetan zehar. Antolatzaileak: Auzokalte Elkartea eta Haurtzaro Ikastola.
  • Gaueko 24:00etan: DJ BULL, Zimitiyoko txosnan, euskal musikaz girotua. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna.