Lertxuna prest dute iturrioztarrek

Bihar hasiko dituzte sei egunez luzatuko diren auzoko festak.

Dena pronto dute Iturriotzen auzoko festei gogoz ekiteko. Bihar altxatuko dute lertxuna eta horrekin emango diote hasiera 6 eguneko egitarauari. Santio bezperatik San Inazio bitarte, hamarnaka plan prest ditu Jai Batzordeak iturrioztarren eta festetan iturrioztartzen diren oiartzuar denen gozamenerako.

Kontzertuak, txapelketak, erromeria, kronoeskalada, jolasak… Hemen egitaraua, egunez egun:

UZTALLAK 24, OSTEGUNA

  • 19:00: Lertxunan altxaera. Horrekin batea aurtengo OHOREZKO ITURRIOZTARRA izendatuko dugu ta txupinazukin aurtengo Santiyuk hasiko dia, agur bat jasoz auzoko dantzariyen partetik. 
  • Segidan, Oiartzungo buruhaundiak auzuan barrena ibilliko dia musikayen laguntzaz.
  • 19:00: Pintxo-potia Txoznan, Gure-Txoko tabernan ta Iturri-Berri Elkartin. 
  • 20:00: Enkartelada auzuan barrena.
  • Festai hasiyera ona mateko auzo afaya. Jana norbeak etxetik karri berko du. Batzordik tokiya ta girua jarko ttu.
  • 22:00: Monologo gaua: Luix Mitxelena oiartzuarrak aurkeztuta, Maria Blanco, Manex Astigarraga eta Esti Curielen bakarrizketak.

UZTALLAK 25, OSTIRALA

  • 9:00: Goiz erestiya Oiartzungo Lartaun Txistulai Taldikin.
  • 10:00: Santiyutako meza nagusiya, auzoko hildakun omenez Bekosoroko gurutzin.
  • 11:00: Artisau azoka bikañaz gozatzeko aukera soruan. 
  • 11:30: Idi-dema. 
  • 16:30: Iturriozko XXXIII. Kronoeskalada auzuan barrena (3-15 urte). Aurtengun berrikuntza, IV. Kronoskada Seniorra 18 urtetik gorako animatzen din guziyantzat. 
  • Bertan afaltzeko aukera eongo da. 
  • 23:00: Kontzertua TXAPELA BRAVA taldearen eskutik.

UZTALLAK 26, LARUNBATA

  • 10:00: Bizikleta martxa Iturriozko ballaran barrena.
  • 11:00: Erraldoi Tailerra, auzuan barrena.
  • 17:30: POZA Santiyutako XIV. Sagardo dastaketa. Zeñena ote auzoko sagardoik onena aurten? Zuria dela uste bazu, karri 24 botilla ta auzotarrak epaituko dugu. 
  • 20:00: Sagardo dastaketako sari banaketa.
  • Bertan afaltzeko aukera egongo da.
  • 22:30: KONTZERTU GAUA:
    • RALLY 48
    • TXILTXOKO eta PEYE ROSE
    • DJ ELIZKOYAK

UZTALLAK 27, IGANDIA

  • 10:00etan 77. Xanisteban txirrindulari saria OTXE Oarsoaldeako Txirrindulari Kirol Klubaren eskutik, auzoan hasi eta bukatuz. 
  • 17:00: Truk txapelketa Iturri Berri elkartin. Oharra: izen-ematia 16:30tan Iturri Berri Elkartian
  • 17:00: Haurrentzako HAUR JOLASAK (Bengotxea plazan) 
  • Bertan afaltzeko aukera egongo da.
  • 22:00 ASPALDIKO KONTUK Edurne Agirrezabalaga ta Amaia Ibargurenen antzezlana, auzotarren laguntzakin.

UZTALLAK 30, ASTEAZKENA

  • 14:00: Auzoko jubilatui bazkaya eskaiñiko zaie, hoitako batentzat oroigarri ta guzi, Iturri-Berri Elkartin.
  • 17:00: Pelota txapeleketa. Ondoren, Paxaka.
  • 17:30: Ur festa (ez ahaztu bañu jantziya, txankleta lotuak eta toalla kartzia) 
  • 18:30: Txokolatada
  • Bertan afaltzeko aukera egongo da.
  • 22.00:Musika emanaldiya Oiartzungo Ane Badiola Ostolaiz, Joxe Leon Amigorena Kazabon ta Irati Odriozola Zugarramurdin eskutik.

UZTALLAK 31, OSTEGUNA

  • 9:00: Goiz erestiya Oiartzungo Lartaun Txistulai Taldikin.
  • 11:00: Tortilla txapelketa Bekosorun. Beti bezela, Jai Batzordik arrautzak, patatak, gatza, oliyua ta sua jarko ttu. Norbeak karri ber ttu zartaya ta osagayai gehitu nahi yon eozer.
  • 12:30:  Herri kirol desafiyua. 
  • 13:30: Tortilla txapelketako sari banaketa, ondoren tortillen dastaketa irikiya.
  • 14:00: Erromeya Bekosorun. Txartelak aldez aurretik eosi ber dia Uztallak 24ya biño lehen. Non? Gure Txoko tabernan. Bazkalostin bingua. 
  • 16:00: Gaztelu puzgarriyak.
  • Geo bokallo goxuak afaltzeko aukera.
  • 21:30: Trikidantz taldikin dantzaldiya. 
  • 23:00: Zezen suzkua.
  • Segidan, kalejira auzuan barrena, festai bukayera egokiya mateko.
  • Ta ongi bukatzeko, Trikidantz trikiti taldikin dantzaldiyan jarraipena ta festan bukayera, hurrengo urteko Santiyutako falta den denbua kontatzen hasiz. 

Gehigarriak

Lertxuna prest dute iturrioztarrek

Fitxategiak