Xanistebanetako egitaraua aurkeztu du Jai Batzordeak

Mimoz osatu dute ekitaldi sorta aberatsa.

Dagoeneko hasi da xanistebanetarako atzera kontua, eta aurtengo egitaraua aurkeztu du Jai Batzordeak. Hilabetez egon dira herriko eragile ezberdinak eta Udala lanean herriko kaleak alaitasunez beteko dituen eskaintza osatzeko.

Abuztuaren 2an lehertuko da festa, baina aurretik ere egongo da zer gozatua. Uztailaren 27an ospatuko da aurten Xanisteban Txirrindulari Saria. Iturriotzen izango du irteera eta helmuga 77. edizio honek.

31n xanistebanetako haurren esku-pilota txapelketa herrikoiaren finalak izango dira 10:00etan Kontzejupean. Arratsaldean musika izango da protagonista, Harri Beltzak antolatzen duen HIESaren aurkako kontzertuan. Juan Mari Beltran laukoteak eskainiko du emanaldia, 19:30ean, Done Eztebe elizan.

Festen hasiera iragartzen duen Kultur Ekitaldia egingo dute abuztuko lehen egunean. Arizmendieneako lorategian izango da, 18:00etatik aurrera. Oiartzun 2025 urtekariaren aurkezpena egin eta kartel lehiaketako sariak banatzeaz gain, Ihote Taldea omenduko du Udalak. 1eko egitarauan kirolak ere izango du tokia: 18:30ean eskuz pasaka txapelketako finala izango da Kontzejupean, eta 19:00etan areto futboleko txapelketako finala Elorsoro Kiroldegian. Ostirala izanik, festa egun bat aurreratu eta txosnetan kontzertuak izango dira: Ameba eta DJ Enabil Txosnagunean eta DJ Infernu Zimitiyoan.

Egitaraua, egunez egun

Beroketa lanak eginda, abuztuaren 2an hasiko dira xanistebanak eta bost egunez festak ez du etenik izango. Dagoeneko hasi da Udala egitaraua etxez etxe banatzen. Hemen ere ikusi daiteke osorik.

ABUZTUAK 2, larunbata:

  • Arratsaldean zehar: Auzoz auzoko 44. ibilaldia: OIARTZUNGO MUSIKARIZ osatutako taldea ibiliko da auzoz auzo, Xanistebanak hastera doazela iragarriz. Antolatzailea: Oidultz Dultzaina Taldea.
  • Arratsaldeko 18:30ean: AGERRALDI FEMINISTA, herriko plazan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Arratsaldeko 19:30ean: Udalbatzako kideek SOKADANTZA dantzatuko dute, Herriko Plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen, Olarri Dantza Taldearen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.
  • Ondoren: Jai Batzordeak proposatuta, urte luzez auzogintzan, herrigintzan eta Xanistebanetako ekintzen antolaketan egindako lana eskertuz, XABIER IZAGIRREK eta BIRGILIO LABANDIBARREK SUZIRIA botako dute. Kanpai-soinu alaitsuekin batera, jaiak hasiko dira.
  • Jarraian: OIARTZUNGO ERRALDOIEN ETA BURUHANDIEN kalejira, herrian zehar, dultzaineroen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz. Antolatzaileak: Soinuenea eta Lartaun Txistulari taldea.
  • Arratsaldeko 19:30ean: BIZKOR TXARANGAK Plaza inguruko bazterrak eta txosnaguneak animatuko ditu. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • INDABE
    • ODEI BARROSO
    • MALAKIAS
  • Gaueko 24:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • ITZAL ERROMERI TALDEA
  • Gaueko 24:00etan: DJ JOTATXO, Zimitiyoko Txosnan. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna

ABUZTUAK 3, igandea, XANISTEBAN EGUNA:

  • Goizeko 07:00etan: SOKAMUTURRA, Ormazabal parkinaren ondoko belazean. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea.
  • Goizeko 07:00etan: GOSARI TXOW, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: AIA.
  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 10:30ean: Festetako kanpai joaldia. Antolatzaileak: Oiartzungo kanpai joleak
  • Goizeko 11:00etan: LARTAUN ABESBATZA kantuan eta BEGOÑA BERGARETXE harmoniumean Meza Nagusian Done Eztebe Parrokian.
  • Ondoren: 48. KONTZERTU HERRIKOIA, Kontzejupean, Euskal doinu, kanta eta dantzetan oinarritutako emanaldia. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 11:30ean: UR PUZGARRIAK,  Landetxe plazan. Antolatzailea: AIA.
  • Arratsaldeko 16:00etan: Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo Auzoen Arteko 37. SOKATIRA TXAPELKETA. Antolatzailea: Artaso Elkartea.
  • Arratsaldeko 17:00etan: IPUIN KONTAKETA 3 urtetik gorako haurrentzat Mireia Delgadorekin. Ondoren, askari osasungarria Arizmendienean (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan).  Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
  • Arratsaldeko 19:30ean: DANTZA BILERA Lartaun Txistularien eskutik, Landetxe Plazan. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • 3TTU
  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • HECETU WELO
    • BENGO

ABUZTUAK 4, astelehena, BASERRITAR EGUNA:

  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 10:00etan: HemenGuk, Oiartzungo PRODUKTUEN AZOKA, Doneztebe plazan. Bertako eta sasoiko produktuen azoka. Antolatzaileak: HemenGuk.
  • Goizeko 10:30ean: IDI DEMAren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko. Federatuak izango dira. Antolatzailea: Oiartzungo Idiyazaleak Elkartea.
  • Goizeko 11:00etan: ZAHARREN EGOITZARAKO BISITALDIA, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, Lartaun Txistulari Taldearekin eta trikitilariekin. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Goizeko 11:00etan: Oiartzungo ERRALDOIEN kale-buelta, Doneztebe plazatik abiatuta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Eguerdiko 11:50ean: Inaxio Uharte 24. SAGARDO LEHIAKETAren hasiera, Doneztebe plazan. Herriko sagardoa dasta eta balora ezazu edalontzia erosiz! Antolatzailea: Ibargain Elkartea.
  • Eguerdiko 12:00etan: Oidultz DULTZAINA TALDEAren kale-bueltak Zaharren Egoitzatik abiatuta. Antolatzailea: Oidultz Dultzaina Taldea.
  • Eguerdiko 12:00etan: LIBREKO BERTSO SAIOA Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin, Doneztebe Plazan. Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
  • Eguerdiko 13:30ean: Inaxio Uharte 24. SAGARDO LEHIAKETAren sari banaketa, Done Eztebe plazan.
  • Eguerdiko 14:00etan: Oiartzungo Udalak BAZKARI GOXO BAT ESKAINIKO DIE HERRIKO ERRETIRATUEI, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi duenak dantza egin dezan.
  • Eguerdiko 14:30ean: BAZKARI FEMINISTA, Eliza ondoan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Arratsaldeko 14:30ean: Oiartzungo HAURREN JOKO GARBI eta PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiartzungo Eskola Kirola.
  • Arratsaldeko 16:00etan: EUSKAL PILOTA EGOKITUko erakustaldia, Kontzejupean. Antolatzailea: Mindara Elkartea.
  • Ondoren: Binakako PALA TXAPELKETAren finalak, Kontzejupean. 17:00 neskak; 17:30 gazteak; 18:00 herrikoia; 18:40 irekia eta 19:30 neskak. Antolatzaileak: Girizia Pilota Saila eta Txost.
  • Arratsaldeko 17:00etan: HELDUEN TAILERREN 26. ERAKUSKETA (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, joste-lanak, pachwork, altzari-berritzea, eta abar), Done Eztebe Plazan. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak.
  • Arratsaldeko 17:00etan: IDI DEMAren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan.
  • Arratsaldeko 17:00etan: BINGO MUSIKATUA Eliza ondoan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Arratsaldeko 18:00etan: PANTEREN JAITSIERA RONRONEATZAILEA OIARTZUNGO PANTEREKIN, Eliza ondotik abiatuta. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Arratsaldeko 18:30ean: KOTONDARRAK TXONTXONGILO IKUSKIZUNA Anita Maravillas konpainiaren eskutik, 5 urtetik gorako haurrei zuzendua, Landetxe Kultur Aretoan. Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
  • Arratsaldeko 18:45ean: OLARRI Oiartzungo Dantza Taldearen saiotxoa, Landetxe plazan.  Antolatzailea: Olarri Dantza Taldea.
  • Arratsaldeko 19:00etan: HERRI KIROLEN JAIALDIA, Haurtzaro Ikastolan. Aizkolariak eta Harri-jasotzaileak. Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea
  • Arratsaldeko 19:00etan: MARUXA TRAVESTI SHOW Txosnagunean. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Gaueko 21:00etan: GOI-MAILAKO PILOTA PARTIDAK, Madalensoro Pilotalekuan. Eskuz binaka neskak eta mutilak. Antolatzaileak: Oiarpe K. E.
  • Gaueko 22:00etan: GERO AXULAR dantza taldearen IKUSKIZUNA, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea.
  • Gaueko 22:30ean: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan: ALDAPEKO BASQUE LATIN JAZZ. Antolatzaileak: Musika Batzordea
  • Gaueko 22:30ean: Musika Jaialdia, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batozordea.
    • THE PURPLES
    • ALARMA MOREA
    • SUKENA
  • Gaueko 23:00etan: HELDUEN DANBORRADA, Oiartzungo kaleetan zehar. Antolatzaileak: Auzokalte Elkartea eta Haurtzaro Ikastola.
  • Gaueko 24:00etan: DJ BULL, Zimitiyoko txosnan, euskal musikaz girotua. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna.           

ABUZTUAK 5, asteartea, GAZTEEN EGUNA:

  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 11:00etan Oiartzungo HERRI MUSIKA ESKOLAKO musikarien kale-buelta, Done Eztebe Plazatik abiatuta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Goizeko 11:00etan:  TOKA JOKOA Landetxeko atarian 18 urtetik gorako oiartzuarrentzat. Izen ematea egun berean, Gazte Izanak-en lokalean 11:00etatik 12:00ak arte. Antolatzailea: Gazte Izanak Elkartea.
  • Eguerdiko 11:45ean: BERTSO JAIALDIA, txosnagunean. Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Oihana Arana bertsolariekin (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan). Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
  • Eguerdiko 12:30ean: KANTU KANTARI. Kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena. Denak gonbidatuta! Antolatzailea: Lartaun Abesbatza.
  • Eguerdiko 13:00etan: GAZTE TXUPINAZOA, Txosnagunean. Antolatzaileak: Biyurrienea.
  • Eguerdiko 13:30ean: GAZTEEN BAZKARIA, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Biyurrienea.
  • Arratsaldeko 16:00etan: Haur mailako banakako 25. XAKE LEHIAKETA, Madalensoron. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Arratsaldeko 18:00etan: TXOKO JOLASAK, Arizmendienean hasita. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Arratsaldeko 18:00etan: 33. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat Landetxe Kultur Aretoan. Gipuzkoa osoko dantzariak, 15 urtetik beherako neska-mutilak, Lartaun Txistulari Taldearen doinuekin dantzan. Antolatzailea: Aldeguna Elkartea.
  • Arratsaldeko 18:00etan: 3INDARROK Elektrotxarangak gidatutako POTEOA tabernaz taberna. Antolatzaileak: Biyurrienea.
  • Jarraian: Gazte eguneko jolasak Txosnagunean. Antolatzaileak: Biyurrienea.
  • Arratsaldeko 19:30ean: DANTZA BILERA, Landetxe Plazan (eguraldi txarra bada, Kontzejupean). Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Gaueko 21:00etan: DISKOBERRI festa, Landetxeko aretoan, gaztetxoentzat. Antolatzaileak: Haurtzaro Ikastola.
  • Gaueko 22:30ean: Dantzaldia, Done Eztebe Plazan, PATXI PEREZ. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
  • Gaueko 24:00etan: FIFI eta FEFA, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea.

ABUZTUAK 6, asteazkena, HAURREN EGUNA:

  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 10:00etan: Xanistebanetako ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, binaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE.
  • Goizeko 11:00etan: Oiartzungo ERRALDOIEN kale-buelta, Doneztebe plazatik abiatuta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Goizeko 11:15ean: Herriko haurren eta gazteen BERTSO SAIOA, Landetxe Plazan (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan). Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
  • Eguerdiko 12:30ean: ELIZALDEKO DANTZA TALDEAREN EMANALDIA, Landetxe Plazan (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan). Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
  • Eguerdiko 12:30ean: ARKUME ERRETZEA: ARKUMEA BURDUNTZIAN, A ZE POZA TRIPAN SARTZIAN. Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera.
  • Eguerdiko 14:30ean: ARKUME JATEA. Bazkalondoa, TXARANGAk alaituta. Antolatzailea: Ardi Latxa elkartea.
  • Arratsaldeko 16:00-20:00: HAUR ETA GAZTEENTZAKO PARKEA Haurtzaro Ikastolan.  Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Arratsaldeko 16:30ean: Xanistebanetako 28. TRUK TXAPELKETA, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Oiarpe KE.
  • Arratsaldeko 18:30ean: Haurrentzako TXOKOLATADA, Haurtzaro Ikastolan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Gaueko 23:00etan: Elizaldeko kaleetan zehar, ZEZENSUZKOA ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.
  • Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan: BIDE BATEZ. Antolatzaileak: Musika Batzordea.

Gehigarriak

Xanistebanetako egitaraua aurkeztu du Jai Batzordeak

Fitxategiak