Asteazken honetan egingo dute uztaileko udalbatzarra
Bederatzi gai jorratuko dituzte.
Uztailari dagokion ohiko udal osoko bilkura asteazken honetan egingo dute (hilak 23). Astebete aurreratu dute ikasturteko azken saioa. 18:00etatik aurrera, bederatzi puntu izango dituzte aztergai udal ordezkariek, honako hauek:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Azpeitia Isasa SL. ALT-6 eremuko R-1 lursailean etxebizitzak antolatzeko Xehetasun Azterketa.
- Kontabilitateko eskubideen bajak.
- Onartzea 2024. urterako igoera gehigarria (%0,5ekoa) eta honen aplikazioa erabakitzea.
- Enplegu publikoa antolatzeko 2025-2027 plana onartzea.
- Organo kolegiatuetako udalaren ordezkarien izendapena aldatzea: GPS-Gipuzkoako Parketxe Naturalaren Sarea fundazioa.
- Kontu orokorra: Kontu bateratuen Memoriaren berri ematea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.
Gehigarriak