Promozio berrien eta bigarren eskukoen zozketak egiteko erabiliko da zerrenda.
Oiartzungo Udala garatzen ari den etxebizitza-planaren baitan, 2025eko otsaileko Udal Osoko Batzarrean onartu zen etxebizitza tasatuen udal ordenantzaren aldaketa, euren salerosketetarako prozedura berria zehaztuz.
Bertan jasotzen da, aurrerantzean etxebizitza tasatu bat salmentan jartzean, eroslea udalak izendatuko duela “Etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan” izena eman duten herritarren artean zozketa eginez. Etxebizitzaren prezioa zehazteaz gain, udalak berak izango du eroslea izendatzeko eskumena. Prozedura hau egun tasatu izaera duten etxeen salerosketetan eta etorkizunean etor litezkeen etxebizitza tasatuen salerosketetan aplikatuko da.
Izen-ematea zabalik
Etxe tasatu bat erosteko interesa duten herritarren artean egingo ditu zozketak Udalak. Horretarako interesdunen erregistro berria sortzen ari da eta irekita dago izena emateko aukera. Uneoro egongo da zabalik, eta bertan apuntatuta dauden herritarrak automatikoki sartuko dira promozio berrien edo bigarren eskuko etxe tasatuen zozketetan.
Honako baldintzak bete behar dira:
Online egin daiteke
Udalaren webgunean dago “Etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan” izena emateko eskaera-orria. Egoitza elektronikotik aurkeztu daiteke, edo Herritarren Arreta Zerbitzu berrian.
Eskaera orria betetzerakoan aukera dago zenbat logelako etxebizitza eta zein auzotan nahi den zehazteko. Hartara, baldintza horiek betetzen dituzten etxeen zozketan bakarrik sartuko da herritarra. Uneoro izango da hautaketa aldatzeko aukera.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika