Xabier Izagirre eta Birgilio Labandibarrek piztuko dute festei hasiera emateko suziria.
Eneko Salaberriaren lana izango da aurtengo xanistebanak iragarriko dituena. 44 proposamen aurkeztu dira lehiaketara, maila oso altukoak denak, eta lan gogorra izan du Jai Batzordeak onena aukeratzen. Azken bost edizioetan oiartzuar onenaren saria lortu du Salaberriak, eta lehen postua eskuratu du aurtengoan. Bere lanak apainduko ditu abuztua hasieran herriko kaleak beraz.
Hauek izan dira sarituak:
Abuztuaren 1eko Kultur Ekitaldian banatuko dituzte sariak eta xanistebanetan zehar lan guztiekin erakusketa egingo da.
Xabier Izagirrek eta Birgilio Labandibarrek botako dute txupinazoa
Xanistebanei hasiera emateko suziria Birgilio Labandibar eta Xabier Izagirrek piztuko dute aurten. Urte luzez xanistebanetako hainbat ekintzen antolaketan eta herrigintzan egindako lana goraipatu eta eskertu nahi izan du Jai Batzordeak.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika