300 euroko hiru sari zozketatuko dituzte aurten azterketa teorikoa euskaraz gainditzen dutenen artean.
Ikasturte bukaera iristear da eta herrikide askoren udako planen artean egongo da gidabaimenen bat ateratzeko prestatzen hastea. Euskaraz prestatu, egin eta gainditzeak saria izan dezake aurtengoan. Izan ere, azterketa teorikoa euskaraz gainditzen dutenen artean 300 euroko hiru sari zozketatuko ditu Oiartzungo Udalak. Hartara, praktikoa prestatzea merkeagoa izango da saridunentzat.
Azterketa teorikoa 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte gainditzen dutenek izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Baldintza hauek bete behar dira:
Zozketa 2026 hasieran egingo da.
Oiartzun Autoeskolan 2009tik ari dira gidabaimena euskaraz prestatzen, emaitza bikainekin. Gidabaimenen bat ateratzekotan dauden herritarrak bertara joan daitezke behar dituzten azalpenak jasotzera. Hemen ere eskura daiteke gidabaimena euskaraz prestatzeko informazio gehigarria: https://gidabaimenakeuskaraz.eus
Argazkian, Aitziber Etxebeste, Oiartzun Autoeskolako arduraduna eta Aiako Harria Gaztelumendi, Oiartzungo alkateordea.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika