Ohiko osoko bilkura egingo du bihar Udalak

Arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko Areto Nagusian.

Oiartzungo Udalak ohiko osoko bilkura egingo du asteazkenean, maiatzaren 28an, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko Areto Nagusian. Antolaketa gaiak, hitzarmenak edota proiektu berrien sorrera izango dituzte hizketagai, besteak beste.

10 puntuko udalbatzarra izango da:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. Hainbat ordainagirien berrikuspena eta badagokio, diru itzulketa.
  3. Oarsoaldea S.A.-rekin 2025eko Lankidetza Hitzarmena.
  4. 2025. urteko lanpostuen zerrenda eta plantilla.
  5. 2026. urteko herriko jaieguna proposatzea.
  6. Musika-eskola zerbitzu publiko berria sortzeko espedienteari hasiera ematea.
  7. Zinegotzi baten liberazioa onartzea bere baimenak amaituta, eta beste batena bertan behera uztea.
  8. Oiartzungo Udalaren autobus operadoreak emandako Oiartzungo bidaiarien hiri-garraio publikoko zerbitzuan tarifen integrazioko sistemaren hitzarmena luzatu eta aldatzea. Alkate Dekretuaren berri hartu eta, hala badagokio, berrestea.
  9. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  10. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Ohiko osoko bilkura egingo du bihar Udalak