Urmendi Eguna ospatuko dute igande honetan

Jolas, musika eta sormen tailer ugari izango dituzte.

Urmendi Haur Eskolako Eguna ospatuko dute igande honetan (maiatzak 25) bertako haur, familia eta irakasleek. 10:30etik 13:00etara.

Goiza giro goxoan pasatzeko egitaraua prestatu dute. Antzerkia eta musika zuzenean izango dira Urmendin bertan, eta talo-goxo, fruta eta sormen txokoez gozatzeko aukera ere egongo da. Txikienek primeran pasatuko dute aurpegia margotzen, sormenezko tailerretan parte hartzen edo beste zenbait gunetan jolasean.

Urmendi haur-eskolako familia guztiak gonbidatu dituzte hitzordura, baita inguratu nahi duen edozein herritar ere.

Gehigarriak

Urmendi Eguna ospatuko dute igande honetan