Isiltasunarekin apurtzen solasaldia, datorren ostiralean Landetxen

Cristina Fallarás kazetariak eta Nerea Barjola soziologoak hartuko dute parte.

Indarkeria matxisten inguruan azken hamarkadetan bilakaera handia izan da, mugimendu feministak jendartea sentiberatzeko eginiko lan ikaragarriaren ondorioz.

Bilakaera honetan  zenbait une giltzarri izan dira eta ondorioz urratsak ematen joan gara indarkeria matxisten gaineko ezagutzan, gizarte gaitzespenean eta indarkeriei aurre egiten dieten berdintasunaren aldeko politiketan. Genero indarkerietatik indarkeria matxistetara hitz egitera pasa gara, bikote barruko indarkeriatik indarkeria matxistetara, pluralean. Indarkeria matxisten konplexutasunean sakontzen ari gara.

Sare sozialetan emakumeen testigantzak biltzen dituzten espazio birtualak sortu eta ugaldu dira, indarkeriaren testigantza edo kontakizunak jasoaz, bilduma izugarri bat. Horren inguruan eztabaida asko sortu dira jendartean. Eztabaia horri hausnarketarako marko feminista bat emateko antolatu du Udalak hitzaldia, luxuzko hizlariekin, kontakizuna edo testigantzak, eta  salaketen arteko aldeaz eta salaketa mota desberdinez hitz egingo da hitzaldian, hauek zein helburu duten, baita komunikabideek alor honetan jokatzen duten rolari buruz ere.

Indarkeria matxisten kontrako ahotsak

3 ikuspegiak plazaratuko dira solasaldian: testigantzak bildu dituen kazetari entzutetsua, sexu indarkeriaren funtzio soziala azaldu duen ikerlari feminista, zeinek komunikabidek indarkeriaren erreprodukzioan jokatzen duten rola aztertu duen, eta azkenik mugimendu feministako kide bat.

Fallaras ezaguna da 2018ko apirilaren 26an, #Cuéntalo traola kaleratu zuelako. Hiru milioi txio inguru egin zituen, horietatik 50.000 baino gehiago bortxaketa, abusu edo jazarpenaren testigantzak. 

2023ko abuztuan Rubiales kasuaren polemikaren ondoren, jazarpenaren, bortxaketen eta abusuen biktima izan ziren emakumeen testigantzak partekatzen hasi zen bere sare sozialetan,  #SeAcabó traolarekin.

2024ko otsailean, instagram sare sozialak kontua itxi zion eta dena lehertu zen. Une horretan, Fallarásek testigantza horiek guztiak liburu formatuan argitaratzea erabaki zuen, emakumeen aurkako tratu txarren aurkako tresna gisa, hainbeste denboran pilatutako material guztia galduko ote zuen beldur baitzen. Pantaila-kapturaren bidez partekatzen zuen, biktimaren izena ezabatuz.

Fallarásen liburuari Nerea Barjola soziologoak #SeAcabó fenomenoa eta haren osteko testigantzak sakontzen dituen azterketa egin dio.

Saioa Iraolak Euskal Herriko Mugimendu Feministak indarkeriaren kontra eginiko ibilbide azalduko du eta saioa dinamizatuko du.

Landetxe aretoan izango da (Oiartzun), maiatzaren 23 ostirala, 19:00etan. Sarrera doakoa da baina gonbidapenak hartu behar dira, sarrerak.oiartzun.eus webgunean. 

Parte-hartzaileen ibilbidea

Cristina Fallaras

Nerea Barjola

Saioa Iraola: Kazetaritzan Lizentziatua. Ikasketa Feministak eta Generokoak. Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea eta bozeramaile izandakoa da. Gaur Hernaniko Kultur arteko  Plaza Feministan lan egiten du.

Gehigarriak

Isiltasunarekin apurtzen solasaldia, datorren ostiralean Landetxen