Arraguak emango die hasiera auzoetako festei
Xorrola zerbitzua eskainiko du udalak ostiral gauean, 01:00etatik 05:00etara.
Pasa den asteburuan beroketa lanak eginda, ostiralean hasiko dituzte Arraguako bizilagunek auzoko festak. Programazio nagusia hiru egunetan pilatu dute eta igandera bitarte hamarnaka ekitaldi prestatu dituzte.
Goizetik gaueko ordu txikiak arte luzatuko da festa, eta beste auzoetan bizi den oiartzuar ugari hurbilduko denez Arraguara, etxera buelta errazteko gaueko Xorrola zerbitzua eskainiko du Udalak ostiral gauean. 01:00etan hasi eta 05:00etara, orduro zortzi auzoetatik pasako da. Arruguatik abiatuta, ibilbide hau egingo du autobusak:
- Arragua (hasiera): Lartzabal etxadiko geltokia (farmaziaren alboan)
- Mendin: frontoi gainaldeko geltokia
- Elizalde: liburutegi ondoko geltokia
- Gurutze: Bizardia plazako geltokia
- Ergoien: Tornola kaleko geralekua
- Altzibar: Zokoloko zubian
- Karrika: plazako autobus geltokia
- Iturriotz: Beko soro ondoan
- Ibarre: gasolindegiaren parean
- Elizalde: Pikabene inguruan
- Ugaldetxo: Intxixuren ondoan
Larunbatetik iganderako gauean Lurraldebusen gaueko ohiko autobusa ibiliko dela ere gogorarazi du Udalak.
Festetako egitaraua
Maiatzak 16, ostirala:
- 14:00etan Jubilatuen bazkaria Aldeguna elkartean.
- 18:00etan Txupinazoa. Aldeuna elkarteko atarian agurra. Lartaungo txistulariak eta buruhandiak ibiliko dira auzoan zehar.
- 18:45ean Haur jolasak eta holi fest. Arropa txuria, betaurrekoak, toaila eta aldatzeko arropa ekartzea gomendatzen dugu.
- 20:00etan Elkarretaratzea. Frontoian hasi eta auzo guztian zehar.
- 21:00etan June Galardiren kontzertua. Bertan afaltzeko aukera egongo da.
- 22:30ean Elektrotxufla. Musika ibiltaria zuzenean.
- Jarraian, Liatu garete eta Mikerinos dj-ak.
Maiatzak 17, larunbata:
- 10:30ean Pelota partidak Oiarperen eskutik.
- 12:00etan Oidultz dultzainero taldea auzoan zehar.
- 14:00etan Herri bazkaria. Jarraian bingoa eta zozketa.
- 19:00etan Belarrifuckers talde mutrikuarraren kontzertua.
- 22:00etan Kontraband taldearen kontzertua.
- 23:00etan Dj Ztor.
Maiatzak 18, igandea:
- 09:00etan Meza.
- 10:00etan Diana auzoan zehar Lartaun txistulariekin.
- 11:00etan Kalejira auzoan zehar Haurtzaro ikastolako dantzariekin.
- 12:00etan Erraldoi txikiak.
- 11:00etatik 14:00etara Puzgarriak.
- 12:00etan Toka txapelketa.
- 17:00etan IX. Bizkotxo txapelketa (17:00etarako entregatu behar dira frontoian).
- 17:30ean Motx pailazoaren ikuskizuna.
- 18:30ean Txokolatada, bizkotxoen dastaketa eta sari banaketa. Ondoren, suzko zezena.
Gehigarriak