Martxan da 2025eko Xanistebanetako kartel lehiaketa

Maiatzaren 30a bitarte aurkeztu daitezke proposamenak.

Oiartzungo Udaleko kultura Batzordeak aurtengo Xanistebanetako Kartel Lehiaketa jarri du abian, herriko festa nagusiak iragartzeko kartel onena hautatzeko. 45 proposamen jaso ziren iaz, eta lan zaila izan zuen Jai Batzordeak irabazlea aukeratzeko orduan, aurkeztutako proposamenen maila altua kontuan hartuta.

Lehiaketa zabalik dago edonorentzat, eta nahi beste lan aurkez daiteke. Teknika librea da (argazkia, pintura, collage…) baina ezinbesteko bi baldintza bete beharko dira: “XANISTEBANAK 2025” leloa agertzea, eta 70x50cm-ko kartela izatea. Gainera, kartelak izenik gabe aurkeztu behar dira eta kartazal itxi bat entregatu beharko da aparte, egilearen datuekin.

Bost sari

Lan onenentzat sari ezberdinak egongo dira:

  • Irabazleak 600 euro jasoko ditu.
  • Lehen oiartzuarrak 300 euroko akzesita eskuratuko du. Irabazlea oiartzuarra bada, sari hau bigarren oiartzuarrari emango zaio.
  • Saririk jasotzen ez duten bi original onenei 50 euroko laguntza eskainiko zaie.
  • Haur eta gaztetxoen artean, 100TZE Sormen Espazioko urtebeteko doako matrikula zozketatuko da.

Oiartzungo Udaletxean aurkeztu beharko dira proposamenak. Maiatzaren 30a izango da azken eguna. Aurkezten direnen artean Oiartzungo Jai Batzordeak aukeratuko du festak iragarriko dituen kartela zein izango den eta beste sariak ere zeinentzat izango diren.

Gehigarriak

Martxan da 2025eko Xanistebanetako kartel lehiaketa