Otsailaren 28a bitarte dute epea.
Badira urte batzuk kutsadura apala sortzen duten ibilgailuentzat trakzio mekanikoko zergan hobaria onartu zuela Udalak. Hobari bera izaten zuten orain arte denek.
CO2 isuri apalenak dituztenak gehiago saritzeko, deskontua ibilgailuen motoreen ezaugarrien eta horiek ingurugiroan duten eraginaren arabera mailakatu du Udalak 2025eko Zerga Ordenantzan. Kilometroko 80 CO2 gramo baino gutxiago isurtzen duten ibilgailuek %50eko hobaria izango dute aurrerantzean, 110 gramo artekoek %40 eta 120 gramo bitartekoek %25, beti ere lehen matrikulazio datatik 5 urte igaro ez badira.
43 onuradun iaz
43 ibilgailuri aplikatu zitzaion pasa den urtean trakzio mekanikoko zergan hobari hau. Udalak etxera bidali dien gutunean adierazi moduan, hobariaren baldintzak egokitu dituenez, orain arte onuradun izan direnek ere eskaera aurkeztu beharko dute berriz, baldintzak betetzen jarraitzen badute. Otsailaren 28a bitarte dute epea, udaleko arreta zerbitzuan edo online. Orain arte hobaria jaso ez duten ibilgailu berriek ere hila bukatu aurretik aurkeztu behar dute eskaera.
Familia ugarientzat ere hobaria
Familia ugariko kideek ere deskontua izango dute zergan, baldin eta haien etxebizitzak 220.000 euro baino gutxiagoko balio katastrala badu edo 70.000 € baino gutxiagoko diru-sarrerak badituzte. Otsaila bukatu aurretik egin behar dute eskaera hauek ere.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika