Xorrolan eta hondakinak ateratzeko ordutegian aldaketak Gabonetan

Abenduaren 24 eta 31n izango dute eragina.

Gabon gauean eta Urtezahar gauean hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko dela jakinarazi du Udalak. 24 eta 31n (astearteak) arratsaldeko 20:00etatik hurrengo goizeko 6:00ak bitarte egongo da papera eta kartoia ateratzeko aukera.

Xorrolaren ordutegia mugatuagoa izango da bi egun hauetan. Autobusak azken buelta 22:10ean egin ohi duen arren, 24an eta 31n ordu eta erdi lehenago bukatuko da zerbitzua. Azken irteera 20:40ean izango da, Arraguatik aterata.

Gehigarriak

Xorrolan eta hondakinak ateratzeko ordutegian aldaketak Gabonetan