Bigarrengoz irabazi du txapelketa.
Euskal dantzan bakarka irabaz daitekeen titulurik garrantzitsuena lortu du Mattin Etxebeste dantzari oiartzuarrak. Euskal Herriko VI. Aurresku Txapelketa ospatu zen Hondarribian azaroaren 23an, eta Gipuzkoar erara dantzatutako aurreskuarekin irabazi zenuen. Garaikurra lortzen duen bigarren aldia izan da gainera, 2022. urtean gailendu baitzen lehengoz.
Ekain Susperregi zinegotziak oiartzuar guztien izenean zoriondu du Etxebeste, eta herriko dantzarien maila altua nabarmendu du. Izan ere, bi dira euskal dantzan irabazi daitezkeen titulurik garrantzitsuenak; dantza soltea (binaka) eta aurreskua (bakarka), eta bietan gailendu dira Oiartzungo dantzariak. Dantza solte txapelketa irabazi zuten duela aste gutxi Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak, eta Aurresku txapelketan gailendu da orain Mattin Etxebeste. Oso urte gutxitan lortu dituzte bi garaikurrak herri bereko dantzariek. Oiartzungo Udalean jasoko dira 2024ko bi oroigarriak, hurrengo edizioak ospatu arte.
Argazkian, Ekain Susperregi zinegotzia, Mattin Etxebeste dantzaria eta Estibalitz Iturria Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko koordinatzailea.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika