Herritarren ekarpenak jasoko dituzte irailaren 30etik urriaren 3ra.
Legealdirako onartu zuen plana oinarri hartuta, datorren urtean gauzatuko dituen egitasmo nagusiak zehazten ari da Oiartzungo Udala, baita horretarako osatuko duen aurrekontua xehetzen ere. Horrez gain, udal ordenantzak berritzeko garaia ere badenez gero, hainbat berrikuntza txertatu ditu.
Zinegotziek eta udal teknikariek landu duten proposamena herritarrekin eta eragileekin aberastu nahi dute, Oiartzungo lehentasunak eta beharrak aintzat hartuko dituen proiektua osatzeko. Auzoz auzo bilerak egingo dituzte horretarako, irailaren 30etik urriaren 3ra. Urtean zehar auzo bakoitzean egin diren lanen errepasoa egin eta eskaerak jasotzeko ere erabiliko dituzte hitzorduak.
Tokiak eta ordutegiak
Aurkezpena egin eta ekarpenak jasotzeko, saioek ordu eta erdiko iraupena izango dutela aurreikusi dute. Ordutegiaren aldaketa izango da aurtengo batzarren berrikuntzetako bat. Berandu bukatu ez daitezen, bileren hasiera aurreratu dute eta 18:00etan izango dira ia denak (Ergoiengoa izango da 17:30ean hasiko den bakarra). Arraguako bilera tokiz aldatu dute eta frontoi ondoko lokalean egingo da, irisgarriagoa izateaz gain, jende gehiago elkartzeko aukera ematen baitu. Gainontzeko auzoetan ohiko tokietan elkartuko dira.
Hona hemen egutegia eta lekuak:
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika