Irailak 25 eta urriak 30erako txandak hartu daitezke.
Nekazaritzarako erabiltzen diren Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Oiartzunen egiteko bi aukera izango dira datozen asteetan. Irailaren 25ean eta urriaren 30ean eramango dute ikuskapen unitate mugikorra Gaetxera (Iturriotz), 08:30-14:15 bitartean udalerriko eta inguruko baserritarrak bertara joateko.
Txanda aurretik hartu behar da, Irungo IAT estaziora deituta (943 62 63 00). 48,34 €ko kostua du ikuskapenak eta eskudirutan egin behar da ordainketa, kopuru zehatza eramanda. Ibilgailuaren seguruaren ordainagiria eramatea beharrezkoa dela gogorarazi dute.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika