Isurketa batek ingurumenean kalteak eragin ditu Txarako errekan

Ikerketa abiatu dute, arduradunak aurkitzeko.

Igande goizean ingurumenean kalte larriak eragin dituen ezbehar bat gertatu zen herrian. Txarako parkeko errekatxoan gertatuko isurketa baten ondorioz bertako fauna kaltetua izan zen.  Gertaeraren berri izan bezain laster bertaratu ziren udaltzainak, Foru Aldundiko ingurumen saileko eta Ura agentziako teknikariak eta Ertzaintzako ikerketa saileko agenteak. Laginak hartu eta sortutako kaltearen lehen balorazio bat egin zuten.

Gaur gaurkoz ikerketa irekita dago zernolako isuria izan den jakiteko eta, ondorioz, gertaera larri horren ardura nork izan dezakeen jakiteko. Udalaren partetik gaitzetsi nahi dugu ingurumena kaltetu duen gertaera larri hau eta jakinarazten dugu udalak baliabide guztiak jarriko dituela ikerketa lehenbailehen aurreratu dadin.

Gehigarriak

Isurketa batek ingurumenean kalteak eragin ditu Txarako errekan