Festa giroan ospatuko dute atsolorra.
2023an jaiotako haurrei Oiartzungo komunitatera ongietorria emateko atsolorra egingo dute larunbat honetan, hilak 8. Arizmendieneako lorategian ospatuko dute festa Udalak eta familiek. 11:00etan elkartuko dira, herriko ttikienei giro ederrean harrera egiteko (eguraldi txarra eginez gero, Landetxe Kultur Aretoan).
Iaz gure herrian jaio ziren 69 haurretatik 45ek eta haien guraso eta senideek parte hartuko dute atsolorrean. 2023an jaiotako oiartzuarren arbola osatu eta haur bakoitzari zapia jarriko zaio. Musika eta hamaiketakoa ere ez dira faltako.
2015ean hasi zen Oiartzungo Udala herriko ttikienei komunitatera ongietorria emateko atsolorra antolatzen, 2014an jaiotako haurren gurasoekin elkarlanean. Ordutik, urtez urte handitzen ari da festa.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika