Bihar emango dio Arraguak hasiera auzoetako festen birari

6 eguneko egitaraua prestatu dute.

Arraguan pronto dute dena bertako festei ekiteko. Hasi dira auzotarrak etxeko balkoiak kolore horiz nola apaindu pentsatzen. Urtero bezala, beraiek irekiko dute herriko auzoetako jaien itzulia.

Asteburu bakarrarekin nahikoa ez, eta bitara zabaldu dute 2024ko egitaraua. Maiatzaren 10etik 26ra, 6 festa egun prestatu dituzte, auzotar eta oiartzuar denen gozamenerako.

Egitaraua:

  • Maiatzak 10, ostirala
    • 22:00 Truk txapelketa mundiala Aldeguna elkartean
  • Maiatzak 11, larunbata
    • 20:30 Bertso afaria Aldeguna elkartean Unai Agirre eta Aitor Mendiluzerekin
  • Maiatzak 12, igandea
    • 10:30 Futbol txapelketa gaztetxoentzat pista berrian
  • Maiatzak 17, ostirala
    • 14:00 Jubilatuen bazkaria Aldeguna elkartean
    • 18:00 Txupinazoa! Aldeguna elkarteko atarian agurra dantzatuko da. Lartaungo txistulariak eta buruhandiak ibiliko dira auzotik zehar
    • 18:45 Haur jolasak eta Holi Fest! (Arropa txuria, betaurrekoak, toaila eta aldatzeko arropa ekartzea gomendatzen dugu)
    • 20:00 Elkarretaratzea frontoian hasi eta auzo guztian zehar. Jarraian, bertan afaltzeko aukera izango da nahi duen guztiarentzat
    • 22:30 Elektrotxufla musika ibiltaria zuzenean auzoan zehar
    • 00:00 Nikotina taldearen kontzertua. Jarraian, DJ Zator aspertu arte!
  • Maiatzak 18, larunbata
    • 10:30 Pelota partidak Oiarperen eskutik
    • 12:00 Oidultz dultzainero taldea ibiliko da auzoan zehar
    • 14:00 Herri bazaria menu berriarekin! Janari goxo-goxoa, giro ederra, zozketak, bingoa…
    • 18:30 Zurrounk taldearen kontzertua. Ondoren, bertan afaltzeko aukera egongo da indarberritzeko.
    • 21:30 The Kick Kats taldearen kontzertua
    • 23:00 DJ Bull aspertu arte!
  • Maiatzak 19, igandea
    • 09:00 Meza
    • 10:00 Diana auzoan zehar Oiartzungo Lartaun txistulariekin
    • 11:00 Kalejira auzoan zehar Haurtzaro ikastolako dantzariekin eta erraldoi eta buruhandi txikiekin
    • 11:00 - 14:00 Puzgarriak!
    • 12:00 Toka txapelketa
    • 17:00 VIII. Bizkotxo txapelketa (bizkotxoak 17:00etarako entregatu behar dira frontoian)
    • 17:00 Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna
    • 18:00 Txokolatada, bizkotxoen dastaketa eta sari banaketa
    • Ondoren, zezensuzkoa aurtengo jaiei amaiera emateko

Gehigarriak

Bihar emango dio Arraguak hasiera auzoetako festen birari