Arditurriko sai arreak behatzeko ibilaldia, igandean

Hegazti sarraskijale hauen bizimodua ezagutzeko aukera izango da.

Aiako Harrian habiak egiten dituzten sai arreen bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko irteera gidatua egingo dute igandean (hilak 12). Arditurri parketxean hegazti sarraskijale hauen inguruan hitzaldi labur bat egingo da lehenik bertako hezitzaileen eskutik. Ondoren, ibilaldi motz bat egin eta hegazti hauek teleskopio bidez ikusteko aukera eskainiko da.

10:00etan hasiko da euskarazko hitzaldia eta 11:00ak aldera ibilaldia egingo dute. Bisita adin guztietako herritarrei zuzendua dago eta 6 €ko prezioa izango du (12 urtetik beherakoentzat 4 €). Plaza mugatuak direnez, aurretik erreserba egitea beharrezkoa da telefonoz (943 49 50 69 / 688 89 50 68) edo email bidez (arditurri@gipuzkoamendizmendi.net). Prismatikoak eramatea gomendatu dute antolatzaileek.

Gehigarriak

Arditurriko sai arreak behatzeko ibilaldia, igandean