Nerabeez eta osasun mentalaz, Treba tailerrean

Gurasoentzako saioa antolatu dute apirilaren 30ean.

Nerabeen gurasoentzat ‘Osasun mentala eta nerabeak’ hitzaldia antolatu dute Gaztematika Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sareak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo Udalak. Asteartean (hilak 30) Udaletxeko pleno aretoan izango da saioa, 17:00etan, eta Estibaliz Ansotegi izango da trebatzailea.

Treba saioen helburu nagusia haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea da eta horretarako, gurasoen ezagutza handitzea. Hitzaldia doakoa da eta ez da aldez aurretik izena eman behar.

Gehigarriak

Nerabeez eta osasun mentalaz, Treba tailerrean