Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetako informazioa

Hautesle-erroldaren eta hauteskunde-mahaien kokapena kontsultatu daiteke.

Ekainaren 9an Europako parlamenturako hauteskundeak egingo dira eta dagoeneko kontsultatu daiteke errolda eta botoa emateko mahaien kokapena. Errolda 2024ko urtarrilaren 30eko informazioaren baitan osatu da (hau da, egun horretan erroldatutako helbidearen baitan zehaztu du INE-k botoa herritar bakoitzak zein tokitan eman behar duen botoa).

  • Hautesle-errolda kontsultatu eta erreklamazioak aurkezteko epea: apirilaren 22tik 29ra.
  • Non egin daiteke kontsulta:
    • Aurrez-aurre:  Udaletxeko idazkaritzan (NA, pasaportea edo gida-baimena erakutsi behar da).
    • On-line. Oharra: @firma plataformarekin bat datozen ziurtagiri elektronikoren bat behar da, esaterako, NA-e, Izenpe, FNMT, etab. (B@kQ ziurtagiriak ez du balio).
    • Ziurtagiri digitala ez duten hautesleek ere on-line jakin ahal izango dute zein hauteskunde-mahaian dagokien bozkatzea. Horretarako, hainbat datu eskatuko zaizkie: probintzia, udalerria eta lehen abizenaren lehen letra. Kontsultak hemen.

Mahaietako kideen zozketa, maiatza erdialdean

Maiatzaren 11tik 15era egingo du Udalak hauteslekuetan egongo diren 13 mahaietako kideak aukeratzeko zozketa. Zozketa egindakoan, titular eta ordezkarien informazioa webgunean jarriko du lehen aldiz Udalak, herritarrek kontsultatzeko aukera izan dezaten.

Botoa emateko tokiei dagokienean, pasa den igandeko tokiak mantenduko dira ekainaren 9ko deialdian ere:

  • Elizalde: Elizalde ikastetxea (Manuel Lekuona etorbidea 5)
  • Iturriotz: Dorretxean (Ozentzio kalea 3 behea)
  • Arragua: Anbulatorioan (Lartzabal etxadia z/g)
  • Altzibar eta Karrika: Altzibarko eskoletan (Agerrealde etxadia 7)
  • Ergoien: Auzokalte elkartean (Tornola kalea 4)
  • Gurutze: Bizardia elkartean (Gurutze bidea 18)
  • Udaldetxo: Auzoko udal lokalean (Rafael Pikabea 56-58)

Gehigarriak

Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetako informazioa