Madalensoro aparkalekuko lau plaza alokatzeko zozketa egingo dute

Apirilaren 25a arte egin daitezke eskaerak.

Madalensoro pilotalekuaren azpiko aparkaleku itxian libre gelditu diren lau toki esleitzeko prozesua martxan jarri du Udalak. Guztira 109 leku ditu aparkalekuak; 62 plaza edozein herritarrek erabiltzeko, eta beste 47 interesa izan dezaketenen artean alokairuan esleitzeko.

2019an esleitu ziren gune itxiko 47 plazak, 10 urterako. Horietatik lau libre gelditu direnez (28, 39, 46 eta 47 zenbakia dutenak), berriz egingo dute hauek zozketatzeko prozesua. Apirilaren 11tik 25era bitarte dago izena emateko epea (biak barne), udaletxean bertan edo egoitza elektronikoaren bitartez.

Esleipena, 2029. urtera arte

Tarifa 50,44 eurokoa izango da leku bakoitzeko eta 2028ko abenduaren 31a bitarte esleituko dira. Dena den, esleipendunek edozein unetan uko egin diezaiokete garaje plazaren errentamenduari.

Garaje plaza guztiak irekiak dira, lurzoruan margotutako marrek mugatuak, eta gutxi gorabeherako 13,475 m2-ko azalera dute. 4 horietatik 3 hiru desgaitasunen bat duten pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuentzat egokituta daude.

Eskaera orriarekin batera, ardurapeko adierazpena eta gehien interesatzen zaien plazen hurrenkera zehazten duten dokumentua aurkeztu beharko dute interesdunek. Izena eman eta zozketan tokirik gabe gelditzen direnen artean itxaron zerrenda osatuko dute, aurrerago libre gelditu daitezkeen plazak esleitzeko.

Xehetasunak eta aurkeztu beharreko dokumentuak Oiartzungo Udalaren webguneko iragarki taulan ikus daitezke.

Gehigarriak

Madalensoro aparkalekuko lau plaza alokatzeko zozketa egingo dute