Maiatzaren 1a izango da azkeneko eguna.
Herriko ondarea, kultura eta historia biltzea izaten da Oiartzun urtekariaren helburua, urtean zehar herrian gertatu diren gertakari esanguratsuenak jaso eta plazaratzea. Urtekari Batzordea martxan dago jada, eta hasi dira aurtengo alea osatzen. Horrekin batera, herritarrek eta elkarteek euren idazlanak bidaltzeko aukera dute, maiatzaren 1a bitarte.
Idazlanek gehienez bi orrialde eta bi argazki izango dituzte. Gaia dela eta, espazio gehiago behar izanez gero, Urtekari Batzordeko kideekin harremanetan jarri beharko dute egileek. Hauek baloratuko dute idazlanari toki gehiago ematea interesgarria ote den.
Lan guztiak kultura@oiartzun.eus helbide elektronikora bidali behar dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika