Apirilean 22tik 29ra egingo dute erakusketa.
Herriko argazki zaharren erakusketa intergenerazionala sortu dute Zaintzadik eta Oiartzungo Topalekuak. Adineko pertsonen interesetik abiatuta egin dute, garai bateko Oiartzungo argazkiak sortu eta belaunaldien arteko proiektu konpartitu bat martxan jartzeko.
Adin tarte ezberdineko oiartzuarren artean harremantzeko espazioak ez daudela adierazi dute antolatzaileek, eta ekimen honekin espazio hauek sortu nahi dituztela, “belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sustatzeko”.
Atzo eta gaur ari dira argazki fisikoak jasotzen, Landetxeko jubilatuen egoitzan. Topalekuan ere ari dira bilketa egiten, bertan ibiltzen diren gaztetxoek haien aiton-amonekin lanketa eginda. Digitalizatutako argazkiak emailez ere bidali daitezke, zaintzadi@oiartzun.eus helbidera. Herritar denak animatu dituzte etxeetan gordeta dituzten altxor hauek bide batetik edo bestetik bidaltzeko.
Erakusketa, apirilean
Jasotako material guztiarekin erakusketa egingo dute apirilaren 22tik 29ra. Landetxeko solairu ezberdinetan egongo dira ikusgai argazkiak. Tartean beste hainbat ekintza ere egingo dituztela iragarri dute antolatzaileek.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika