Fermiñeneko ate irekiera ekitaldia, bihar

18:30tan hasiko da ikuskizuna. Etxe berria barrutik ezagutzeko tartea izango da ondoren.

Fermiñene, ongizatearen etxea. Zatoz, nahi duzunean ate irekiera ekitaldia antolatu du Udalak bihar, martxoak 1. Herriko ongizatearen topalekua izango den etxe berria ezagutzeko aukera izango dute oiartzuarrek.

Ostiral arratsaldeko hitzorduaren xehetasunak eman dituzte gaur. 18:30etan hasiko da, Kontzejupean. Herriko artista ezberdinak eta ongizate saileko langileak izango dira protagonista. Sareez, arrakalez, hauskortasunaz, zaintzaz, laguntza eskatzeaz eta kohesioaz arituko dira. Hainbat herritar era eragilerekin grabatu duten bideoa ere estreinatuko dute.

19:00etan etxe berria barrutik ezagutzeko aukera izango da. Fermiñeneko ateak zabalduko dituzte, gunea ezagutu eta bertako txoko guztiak bisitatzeko. Fermiñenen bertan luntxa izango da ondoren, elkar ezagutzen eta sareak josten jarraitzeko.

Gehigarriak

Fermiñeneko ate irekiera ekitaldia, bihar