Iaz jaiotako haurren atsolorra prestatzen hasiko dira

68 haur jaio ziren 2023an.

2023an jaiotako oiartzuarren atsolorra prestatzen hasiko dira Udala eta gurasoak. 68 haur jaio ziren iaz herrian. Guztiei komunitatera ongietorria emateko saioa elkarrekin prestatuko dute. Ostiralean (hilak 23) izango dute lehen hitzordua. Pleno aretoan bilduko dira, 17:00etan.

Jaioberriei komunitatera ongietorria emateko euskal erritua da Atsolorra. 2014an jaiotako oiartzuarrekin hasi ziren Udala eta gurasoak atsolorra antolatzen eta ordutik, urtero herriko ttikienei harrera egiteko festa elkarlanean antolatzen da.

Gehigarriak

Iaz jaiotako haurren atsolorra prestatzen hasiko dira