Otsailaren 22an egingo dute lehen bilera.
Aurtengo Xanistebanak prestatzen hasteko herriko eragile eta norbanakoekin lehen bilera egingo du Udalak datorren ostegunean. Gogotsu eta ilusioz ekingo diote herriko jaien antolaketari, eta garaiz hasi nahi dute lanketa, guztion artean festa egitarau zabala eta atsegina sortzeko.
18:00etan elkartuko dira, pleno aretoan. Ordu eta erdiko saioa izango da eta udal teknikariek iazko festen inguruan egindako balorazioa eta hobekuntza proposamenak partekatzeaz gain, jaien baloreen inguruko hausnarketa egingo dute hasierako hitzordu honetan.
Beste bi saio gehiago egitea aurreikusi dute. Apirilaren 11n eta maiatzaren 9an izango dira hurrengoak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika