Zuhaitz Eguna Ursoroetan izango da aurten

Otsailaren 25ean bertako haritzak landatuko dituzte Arditurriko bidegorri ondoan.

Hilaren 25erako (igandea da) Zuhaitz Eguna antolatu du Oiartzungo Udalak. Ursoroeta inguruan izango da aurten, Arditurriko bidegorri ondoan, eta bertako haritzak landatuko dituzte.

Arditurrira joateko autobusa antolatu dute. 10:00etan aterako da Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Doan izango da baina otsailaren 22a baino lehen eman behar da izena ikastetxeetan. Beste aukera zuzenean Arditurriko aparkalekuan elkartzea izango da, 10:15ean. Denak elkarrekin oinez joango dira zuhaitz landaketa eremura.

Familia giroan egiteko antolatu dute plana, gaztetxoenek natura zaintzen ikasteko eta basoaren garrantziaz jabetzeko. Landaketa bukatutakoan hamaiketakoa ere eskainiko die Udalak parte-hartzaileei.

Gehigarriak

Zuhaitz Eguna Ursoroetan izango da aurten