Herriko frontoiak, efizienteagoak

Madalensoro eta beste lau frontoietako argiteria aldatzen ari da Udala.

Herri jasangarriagoa izateko hainbat egitasmo martxan ditu Oiartzungo Udalak, besteak beste, instalakuntza publikoetako energia kontsumoa murriztea. Proiektu ezberdinak ari da garatzen horretarako.

Herriko bost frontoietako argiteria berritzen ari da azken haste hauetan: Madalensorokoa, Kontzejupekoa, Arraguakoa, Iturriotzekoa eta Gurutzekoa. Halogenuro metaliko motako luminariak dituzte eta elektrizitate kontsumo handia dute. Horregatik, foko hauek kendu eta Led motako berriak jartzen ari da. Energia erabilera erdia baino gehiago murriztuko da era honetan.

86.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak kirol eta aisialdi ekipamendu hauetako elektrizitate kontsumoa gutxitzeko.

Gehigarriak

Herriko frontoiak, efizienteagoak