Galizia eta Euskal Herriaren arteko lotura estutzeko bidaia antolatu dute aurten ere

Lugo eta Ourenseko hainbat txoko ezagutuko dituzte martxoaren 31tik apirilaren 6ra.

2023an 100 urte Manuel Martinez Murgia hil zela, Kontxa Murgiaren seme zaharrena eta Galiziako abertzaletasunaren aitzindaria. Bere ibilbidea gogora ekartzeko ekitaldi sorta antolatu zituzten Galizian, tartean, Rosalia de Castro fundazioak antolatutako poesia emanaldi galiziar-euskalduna. Bertan parte hartzera gonbidatu zituzten hainbat oiartzuar eta udal ordezkari. Kontxa Murgiaren bigarren bizitokia izan zen ingurua gertutik ezagutzeko aukera ere izan zuten.

Iazko esperientzia aberasgarria errepikatu nahi dute aurten ere eta Euskal Herria eta Galiziaren arteko loturan sakontzeko bidaia berria antolatu dute Aste Santuan. Egitarau zabala prestatu dute eta Xosé Estévez historialari aditua izango dute gidari. 10 plaza geratzen dira libre eta otsailaren 16a bitarte dago izena emateko epea, 652578262 telefonora deituta (informazio gehiago nahi dutenek ere bertan galdetu dezakete). Bidaiak 800€ inguruko kostua izango duela azaldu dute.

EGITARAUA:

Martxoak 31, igandea

  • Goizeko 07:00etan irteera, Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan.
  • Oiartzun-Quiroga-Lugo bidaia egingo dugu, mikrobusean.
  • Bidearen erdi aldean, Ponferradan, bazkalduko dugu, norberak etxetik ekarritakoa
  • Gero, Quirogan Xosé eta Maribel jaso ondoren Lugora joango gara eta bertan hartuko dugu ostatu.
  • Arratsalde, ilunabarra Lugo ezagutuko dugu piska bat, bertako harresiak.
  • Afaria, norbere kontu.

Apirilak 1, astelehena

  • Goiz partean bisitatuko ditugun tokiak:
    • Santa Maria Katedrala
    • Museo probintziala
  • Arratsaldean Outeiro de Rei udalerrira joango gara eta han Casa-Museo Manuel Maria (poeta ospetsua) bisitatuko dugu.
  • Gaua Lugoko hotelean igaroko dugu.

Apirilak 2, asteartea

  • Gosaldu ondoren, Lugotik Ourensera joango gara eta bertan ostatu hartuko dugu.
  • Bisitatuko ditugun tokiak, besteak beste:
    • As Burgas. Ourense hirian dauden ur termalen iturburuak dira.
    • Ourenseko Katedrala, San Martini eskainia, hiriko monumentu erlijioso nagusia da. XI. eta XIII. mendeen artean eraikia.
  • Gaua Ourenseko hotelean igaroko dugu.

Apirilak 3, asteazkena

  • Gosaldu ondoren, Allariz eta Armea bisitatuko ditugu.
  • Allariz Ourensetik 23 km-ra dago. Herri ikusgarria da. Bere hiribildua Galizia barruko hiri-multzo interesgarriak osatzen du, 1971ean Multzo Historiko Artistiko izendapena merezi izan zuena.
  • Armeako kastroa eta erromatarren garaiko villa ezagutuko ditugu gero.
  • Gaua Ourenseko hotelean igaroko dugu.

Apirilak 4, osteguna

  • Gosaldu ondoren, Bandeko erromatarren garaiko termak bisitatuko ditugu. Bertan bainatu daiteke.
  • Itzuleran, Celanova bisitatuko dugu, bereziki Monasterioa eta Castro Mao, 2018an interes kulturaleko ondasuna gisa izendatua.
  • Gaua Ourenseko hotelean igaroko dugu.

Apirilak 5, ostirala

  • Gosaldu ondoren, autobusa hartu eta Oseirako Santa Maria Monasterioa bisitatuko dugu. Han, Xoséren laguna den Pascual Abalo fraideak egingo ditu gidari lanak. Zortzi mendeko historia egin ondoren oso egoera onean kontserbatzen da.
  • Luintran bazkalduko dugu.
  • Arratsaldez, Ribas de Sileko Santo Estevo monasterioa bisitatuko dugu. Galiziako ondare monumental aberatsaren multzo nabarmen eta ikusgarrienetako bat da. XII. eta XVIII. mendeen artean eraiki zuten.
  • Azkenik, Ourense aldera goazela, Castro Caldelas herria bisitatuko dugu.
  • Gaua Ourenseko hotelean igaroko dugu.

Apirilak 6, larunbata

  • Goizean gosaldu ondoren, Quiroga herrira abiatuko gara, Xose eta Maribel han geratuko baitira. Gero, Oiartzun aldera joango gara. Bidean bazkaltzera geratuko gara.

Gehigarriak

Galizia eta Euskal Herriaren arteko lotura estutzeko bidaia antolatu dute aurten ere