Larunbatean egin zioten omenaldia.
Kontxa Murgia gogoan izan zuten larunbatean, bere jaiotetxea izan zen Manuel Lekuona bibliotekan. Orain herriko liburutegia den eraikinean jaio zen Manuel Martinez Galiziako abertzaletasunaren aitzindariaren ama, 1806ko urtarrilaren 29an.
2000. urtean jarri zuten Kontxa Murgia bibliotekan jaio zela gogoan duen plaka eta ordutik, hutsik egin gabe, urtero-urtero lore-eskaintza eta omenaldia egin diote Udalak, Fato Cultural Daniel Castelaok eta hamarnaka herritarrek.
Garazi Urdampilleta alkateordeak gogorarazi zuenez, Kontxa Murgia “ezinbestekoa” izan zen bere seme Manuelek aberria hainbeste maitatzeko. “Galizian jaio zen Manuel eta bere idatzietan dioen moduan, amari esker hasi zen bere aberria maitatzen. Amak ere, beldurrik eta gezurrik esaten ez den lurralde hura, Euskal Herriko Aberriari zion maitasuna ikustean”.
Kontxak semearengan sustraitu zuen aberriarekiko maitasuna eta Euskal Herria eta Galizia lotu zituen. Lotura hori berriz ere loratu da asteburuan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika