Otsaila, motza baina konpletoa

Prest dute datorren hilabeteko agenda.

Ihotien ohitura inondik ez da akabo, Oiartzunen baitago juerga gaitza negun. Horixe kantatuko dute Intxixu, Basandre, Sorgin eta ehundaka oiartzuarrek otsaileko lehen asteburuan herriko plazan, suaren bueltan dantzan. Eta hala da. Urteko hilabeterik motzenerako prestatu dituzten ekintza denak agendan ezin kabitu ibili dira herriko eragileak eta Udala.

Ihoteek emango diote hasiera otsailari. Oiartzungo festarik berezi eta parte-hartzaileenaren ondoren indarberritzeko aukera handirik ere ez da izango. Hitzaldiak, kontzertuak, literatura-saioak, zine emanaldiak, bakarrizketa, mendi irteerak, antzerkia eta beste hainbat hitzordu prest dituzte. Ikusi hemen denak.

Gehigarriak

Otsaila, motza baina konpletoa

Fitxategiak