Larunbatean jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak

Urtarrilaren 21ean eskainiko dute emanaldia, Elorsoro kiroldegian.

Urtarrilaren 21ean (igandea da) Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ‘Ez gara jaitsiko!’ ikuskizuna eskainiko dute Elorsoro kiroldegian 17:00etan.

Larunbat honetan jarriko dituzte salgai sarrerak, kiroldegiko leihatilan. Bi orduz egongo da sarrerak erosteko aukera, 17:00etatik 19:00etara, beraz bizkor ibili beharko dute hilaren 21ean pailazoen saioaz gozatu nahi dutenek! 8 euroko prezioa izango dute eta antolatzaileek adierazi dutenez pertsona bakoitzak gehienez 8 sarrera eskuratzeko aukera izango du.

Gehigarriak

Larunbatean jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak