Haur eta gazteek opor egunez gozatzeko aukera zabala izango dute

Eskaintza berezia prestatu dute Abaraxkak eta Topalekuak.

Topalekuak eta Abaraxka ludotekak herriko gazte eta haurrentzat ekintza bereziak antolatu dituzte gabon garaiko oporraldirako.

Abenduaren 21ean hasi eta urtarrilaren 5era bitarte, jai egunetan izan ezik, gainontzeko egun guztietan izango dute zer gozatua.

Haurrentzat prestatutako ekintzetan parte hartzea librea izango da (alegia, ez dago Abaraxkako ludotekako bazkideei bakarrik zuzendua). Topalekuak antolatutako ekintzak ere 12 eta 17 urte bitarteko herriko gazte guztientzat irekiak izango dira (topalekuan bertan izango dira).

Haurrentzat egitaraua:

  • Abenduak 26, asteartea: Xanisteban eguneko erromeria (17:00tean Doneztebe plazan)
  • Abenduak 27, asteazkena: Truke jolasa (16:30ean Abaraxkan)
  • Abenduak 28, osteguna: Zinea, ‘Ainbo’ (17:00etan Landetxe kultur aretoan. Sarrerak sarrerak.oiartzun.eus helbidean salgai)
  • Abenduak 29, ostirala: Jolasak eta antzerkia (16:30ean Landetxen. Antzerkirako sarrerak sarrerak.oiartzun.eus helbidean salgai)
  • Abenduak 30, larunbata: Mendi buelta (10:30ean Abaraxkatik abiatuta)
  • Urtarrilak 2, asteartea: Kantuan herrian zehar, Petra Lekuona eta Aiton Etxera abestera (11:00etan Abaraxkatik abiatuta)
  • Urtarrilak 3, asteazkena: Kamisetan sortzen (16:30ean Abaraxkan)
  • Urtarrilak 4, osteguna: Brailiera (16:30ean Abaraxkan)

Gazteentzat egitaraua (17:00etatik 21:00era izango dira denak, Topalekuan):

  • Abenduak 21, osteguna: Taloak
  • Abenduak 22, ostirala: Bingo musikatua
  • Abenduak 23, larunbata: zinea eta txokolatada
  • Abenduak 28, osteguna: altzari tailerra
  • Abenduak 29, ostirala: Ping-pong txapelketa
  • Abenduak 30, larunbata: Afari-merienda
  • Urtarrilak 4, osteguna: Kahoot
  • Urtarrilak 5, ostirala: Murala sortzen

Gehigarriak

Haur eta gazteek opor egunez gozatzeko aukera zabala izango dute