Urteko azken udalbatzarra egingo dute asteazkenean

13 gai landuko dituzte abenduko deialdian.

Abenduko ohiko udalbatzarra egingo dute asteazken honetan, hilak 20. Gabonetako jai egunak direla eta astebete aurreratu dute hitzordua. 18:00etatik aurrera, urteko azken 13 gaian landuko dituzte, honakoak:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. 2024 urteko Aurrekontuaren onarpena.
  3. Udal langileen ordainsarien igoeraren onarpena.
  4. 2024. urteko Langile Zerrenda eta plantilla onartzea.
  5. 2024. urtean familiei laguntza eskaerak bideratzeko deialdia eta oinarriak onartzea.
  6. Etxez-etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Udalaren arteko hitzarmenaren luzapena onartzea.
  7. Labore Oarso Kontsumo Elkartea tokiko onura publikoko entitate deklaratzea.
  8. 2022-2024 epeko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 4. aldaketaren hasierako onarpena.
  9. 2024ko udal-egutegi instituzionalaren onarpena.
  10. Oiartzungo Elorsoro Kiroldegia, Madalensoro Pilotalekua eta Udako Igerilekua udal instalazioen zerbitzu kontratuaren esleipena onartzea.
  11. Udal Ondasunen Inbentarioan 2023 urtean egondako aldaketen onarpena.
  12. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  13. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Urteko azken udalbatzarra egingo dute asteazkenean