Prest dituzte txistorra pintxoak eta artisau postuak

Larunbateko Txerri Eguneko egitaraua aurkeztu dute.

Oiartzunen ohitura den moduan Txerri Egunak emango dio hasiera ofiziala Gabon garaiari. Larunbatean izango da eta goizean zehar azoka eta ekintza ugari egongo Madalensoro eta Elizalde eskolako frontoiaren bueltan.

Larunbateko egitaraua aurkeztu dute antolakuntzan buru-belarri lanean dabiltzan eragileek diren eragileek. 10:00etan hasi eta 14:00ak bitarte artisau eta ganadu feria izango da. Jan-edanerako postuak ez dira faltako eta erraldoi txikiak ere aterako dira kalera.

Baserritarrez jantzita joatera animatu dituzte oiartzuarrak.

Egitaraua:

  • 10:00-14:00 Artisau eta ganadu feria
  • 12:00 Erraldoi txikien kale buelta herriko plazatik abiatuta
  • 12:10 Muxikoak herriko plazan
  • 12:30 Herriko ikastetxeetako dantza emanaldiak bi guneetan

Gehigarriak

Prest dituzte txistorra pintxoak eta artisau postuak